Bergarako Udalak hainbat herritarrek kirolaren alde egiten duten edo egin izan duten lana eskertzeko, edota kirol arloan lortutako emaitzak saritzeko, Bergarako Kirol Zerbitzuko “Ohorezko abonatu txartela” martxan jarriko du.
Ohorezko txartela proposatu eta erabakitzerakoan, Bergaran kirol arloan egiten den ekarpena baloratuko da: kirolari, talde, entrenatzaile, zuzendaritza-kide, sustatzaile, epaile…
Sariak emateko orduan kontuan hartuko dira merituak, emandako denbora, inklusibitatea, kirol aniztasuna, generoa, adina, kirol modalitateak, kirol egokitua…
Hamaika herritar saritzeko proposamen jaso ziren eta epaimahaiak 2023an eta aurreko urteko merituak kontutan harturik.
ERABAKIA
urterako Ohorezko abonatu txartelak:
ANE ALBERDI LOPEZ DE TORRE, igerilaria, Infantil mailan Euskal Herriko 100 m bizkar txapelduna. Espainako txapelketarako 4 frogetarako sailkatua. Bergarako taldean azken 15 urtetan Espainako txapelketara joaten den lehenengo igerilaria.
EIDER ELORZA SANZ, eskubaloiko jokalaria, AIALA Zarautz taldeko jokalaria, zilarrezko mailan. bai 2022. urtean eta baita 2023. urtean ere, Jubenil mailan Euskadiko selekzioarekin, Espainako autonomi txapelketan, zilarrezko dominak lortuta.
ANDER URIARTE ITURBE, mendiko eskia eta mendi duatloiak. Euskal herriko mendi duatloi zirkuitoan 3. , Euskadiko txapelketa kilometro bertikala 3., Euskadiko txapelketa linean, 4., Altitoy 2022 1. Postua
NEREA AGIRREZABAL URRUTIA, arraunlaria, aurten bigarren urtez Tolosako traineruan. 2018tik 2022ra Ondarruko traineruan aritutakoa. 2023. urtean Kontxako 1. jardunaldian irabazlea.
Boto emaileen artean, hiru hilabeterako abonua, IDOIA LOPEZ DE LA TORRE, izan da 3 hilabeterako doako abonuaren irabazlea.