GELDITZEKE Kirol Orientazio Zerbitzua
Zer da?
Bergarar guztientzat DOAN ematen den zerbitzua da, jarduera fisikoaren inguruko aholkua eta orientazioa emanda, bizitza estilo aktibo eta osasungarria bultzatzeko asmoz.
Zertarako da?
Bakoitzaren adin, sexu eta zailtasunak edozein direla ere, bizitza aktibo eta osasungarria edukitzea da helburua, eta horretarako, aditu bat egongo da bailiabide eta aukera ezberdinei bruuzko informazio eta orientabideak emango dituena.
Nola funtzionatzen du?
Pertsona bakoitzaren egoera fisikoaren, beharren, baliabideen eta lehentasunen arabera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziaren arloko aditu batek zein ariketa fisikoa praktikatu aholkatzen du eta jarraipena egiten zaio.