IGERIKETA ESKOLA 2025/2026. OHAR GARRANTZITSUA:

Gogoratuko duzuenez, joan den martxoan, igerilekuko sabaiak kalteak izan zituen haize bortitzen ondorioz, eta itxi egin behar izan genuen, beharrezko konponketak egiteko.

Adituek jakinarazi ziguten obra hori behar bezala eginda zegoela, baina epe ertainera behin betiko konponketa behar zela. Proiektua egin da eta obra udazkenean hastea aurreikusten da.

Horregatik guztiagatik, IGERILEKU HANDIAN egiten diren jarduerak irailetik aurrera bertan behera geldituko dira eta igerilekuko estalkia berritzeko lanak amaitu ondoren hasiko dira.

Aldiz, igerileku txikia martxan egongo da, eta, beraz, igeriketa eskolako ZAPABURU maila irailetik aurrera emango da normaltasunez.

Ikasturte amaieran, ekainaren erdialdean, hiruhilekoaren ebaluazioa jasoko duzue, eta uztailean beste idatzi bat bidaliko dizuegu, hurrengo ikasturtea zein mailatan, egunetan eta ordutan hasiko duten adierazteko.

Abuztuaren 25era arte, eguna eta/edo ordutegia aldatzeko eskaerak onartuko dira (idatziz).

 Informazioa jakin bezain laster eguneratuko dugu.

2025/06/16

IGERIKETA ESKOLA: ANTOLAKETA ARGIBIDEAK

 

Bergarako udal igeriketa eskolan 300 ume daude. Hori modu eraginkorrean kudeatzeko, ezinbestean, denok ezagutu eta bete beharreko irizpideak ezarri ditugu. Idatzi honetan, nagusienak labur bildu ditugu.

 

IZEN EMATEA: alta eta baja

  • Izen emate orriko alta beteta eduki behar da eskolan izena emateko. Behin izena eman eta gero, egunez eta orduz aldatzen ez den bitartean, maila aldaketak era automatikoan egiten ditugu.
  • BAJA automatikorik ez dugu ematen, beraz, begiraleei umea etorri behar ez dela esatearekin ez da nahikoa. Nahitaez, baja ematera etorri behar da.
  • Kontutan izan ezazue bajan emateko azken eguna aurreko hileko 25a izaten dela.
  • Ikastaro baja batek ez dakar abonuaren baja . Beraz, tutoreen ardura da bata, edo bien, bajaz arduratzea.
  • Ikasturte batetik hurrengora plazak mantendu egiten ditugu, automatikoki, ekainaren 30a baino lehenago egiten ez baduzu.

SARRERA KONTROLA

  • Ume bakoitzarentzako IKASTARO TXARTEL bat dago. Hori ekarri eta erabiltzea EZINBESTEKOA izango da sartu ahal izateko. Adin txikikoa, aldagelan autonomoa ez bada, nahitaez, etorri beharko du nagusi batekin.
  • Biek ala biek, TXARTEL bera erabiliko dute sartzeko.
  • Txartelik ez dutenek (edo hatz marka) ezingo dute sartu urriaren 5etik aurrera. Beraz, txartela ez baduzu urriaren 5era arte duzu eguneratu eta eskatzeko epea.
  • Kaleko zapatekin DEBEKATUTA dago igerileku sarbide eta eremuetan ibiltzea. Arau hori betetzen ez duenari diziplina neurriak aplikatu dizkiogu.

ALDAGELAK

  • Aldagela bi daude: bata, zapaburu eta dortokentzat da; bestea, amuarrain, bale, marrazo eta izurdeentzat.

TXANOAK

  • Begiraleen lana errazteko, ikasle bakoitzari txano bat ematen diogu. Bigarren bat emango dugu ere, apurtu edo galduko balitz. Hirugarrena, ordaindu egin beharko da. Txanoak begiraleei eskatu.

ITXARON ZERRENDA KUDEAKETA

  • Ume bakoitza itxaron zerrenda bakar batean baino ezin izango da egon.
  • Itxaron zerrendan daudenei SMS bat bidaliko diegu, 24 h-tan erantzuten ez badute, zerrendan dagoen hurrengoari emango diogu abisua.

IGERIKETA ESKOLA EGUTEGIA

  • Agorrosingo harrera alboko iragartaula batean igeriketa eskolako egutegia ipiniko dugu. Bertan adieraziko dugu, zein egunetan irekiko ditugun harmailak eta zeintzuk egunetan bidaliko ditugun garapen txostenak. Horretarako, ezinbestekoa zaigu, ume bakoitzaren fitxan helbide elektronikoa izatea (harreran).

 

HASIBERRIENTZAT OHARRAK (2020an jaiotakoak):

Ikasketa guztiek dituzte egokitzapen-premiak. Igerian ikasteak, bereziki bi ditu: lehena, irakasle berri batekin hartu-emanean jartzea; bigarrena, eremu arrotz eta ezezagun bati, urari, egokitzea. Haurrek ez dute soilik begiraleei esker ikasten, dagokien garapen unearen beraren arabera ikasiko dute. Horregatik, zenbaitzuetan, gomendagarri izan ohi da ikasketa hori atzeratzea. Hau da, dibertigarri eta motibagarria denerako atzeratzea.


Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus
Logo Bergara Logo Mugiment