imagen de la noticiatodos2 15/01/2021 11:12
2 IGERILARI KALE BEREAN- IGERILEKU HANDIA
Datorren astelehenetik, urtarrilaren 18tik, aurrera.

Astelehenetik aurrera, igerileku handiko kale bakoitzean, aldi berean, 2 igerilari aritu ahal izango dira.

Erreserba: gaur egun dauden bideen bitartez egin daiteke, formatu berean.

Erreserba txandak: ordu betekoak, orain arte bezala (45 minutu igeri-ontzian eta 15´aldageletan).

Erreserba orduak: puntuan eta erdietan izango dira. Ikusi webgunean astelehen honetarako erreserba.

Aldagelak: orain arte bezala, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken dekretuak, aldagelak %30ko edukierarekin bakarrik erabiltzea arautu du.

+Musukoa: une oro erabili behar da, igeri-ontzian eta dutxan izan ezik, ALDAGELAN BAI.

+Motxilak eta arropak: derrigorrezkoa da takilletan sartzea (takilla erabili aurretik eta ondoren desinfektatu).

+Dutxa: pertsona bakarra izan daitekeela dutxan, azken dekretuak horrela araututa.

Txanda deuseztatzea: ez bazara etorri behar derrigorrezkoa da erreserba bertan behera uztea. Asistentzia jarraipena egiten dugu.

Txanda ordua: erreserba orduaren sarrera eta irteera orduak errespetatzea ezinbestekoa da COVID protokoloa jarraituz. Horretarako sorosleak txanda amaitutakoan, txilibitua joko du erabiltzaileei jakinarazteko berehala irten beharko direla.

OHARRAK:

  • Kale bakoitzean bi pertsona izatea egoera berria da guztiontzat, puntualtasuna eta arauak errespetatzea eskatzen dizugu, guztion segurtasuna bermatu ahal izateko.
  • Pandemiaren egoeraren eta igerilekuko dinamikaren arabera, aldaketak egon daitezke.


Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus