ARRASATE, ARETXABALETA, ESKORIATZA, OÑATI ETA SORALUZEKO IGERILEKUETARA ORDU MUGA GABE JOATEKO AUKERA
MUGIMENT APLIKAZIOAREKIN BESTE HERRI BATZUETAKO IGERILEKUETARA SARTZEKO AUKERA
Obrak irauten duen bitartean, Bergarako abonatua* izanik eta Mugiment aplikazioan alta emanda, bi aukera izango dituzue:
1.- Hitzarmen bereziak ezarri ditugu Arrasate, Aretxabaleta, Oñati, Eskotiatza eta Soraluzeko kiroldegiekin, eta adostui dugu herri horietako igerilekuak ordutegi mugarik gabe erabili ahal izatea. Hau da, Bergaran abonatuta bazaude, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñati eta Soraluzeko igerilekuetara joan zaitezke ordutegi mugaturik gabe.
2.- Mugiment programan barne dauden beste kiroldegi batzuetara sartzeko aukera, ordutegi mugatuarekin. Beste herri batzuetara joan aurretik, kontsultatu Kirol Txartelaren webgunean (https://kiroltxartela.eus/es ) Mugiment txartelarekin sartzeko ordutegia.
Oharra: beste herrietara joanez gero, aplikazioan eskaera egiteaz gain, NAN-a erakutsi beharko duzu.
*Abonu arrunta edo Osoa duten abonatuak bakarrik.
Barkatu eragozpenak