BERGARAN ABONATUTAKO PERTSONEK ARRASATE, OÑATI ETA SORALUZEKO IGERILEKUAK ERABILI AHAL IZANGO DITUZTE, MUGIMENT KIROL TXARTELAREKIN ORDUTEGI MUGARIK GABE
Agorrosingo teilatu berriaren lanak urriaren 20an hasiko dira
Bergarako Udalak Agorrosingo kiroldegiko estalkia berritzeko lanak adjudikatu ditu, duela hilabete batzuk izandako ekaitz batek eragindako kalteak konpontzeko helburuarekin. Horrenbestez, igerilekuaren zati bat itxi beharko da lanak burutu ahal izateko. Hauek urriaren 20an hasiko, eta otsailean igeritokia irekitzea aurreikusten dugu.
Agorrosingo abonatu eta erabiltzaileentzako informazioa garrantzitsua, igeritokia itxita dagoen bitartean:
1.- Ondoko herrietako igerilekuak erabiltzeko aukera:
Bergarako abonatuek Arrasate, Oñati eta Soraluzeko igeritokiak erabili ahal izango dituzte. ordutegi murrizketa barik, Mugiment kirol txartela
Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalekin harremanetan gaude, bertako igeritokiak ere erabili ahal izateko.
2.-Igeritoki handia soilik itxiko da, igeritoki txikia eta bainuetxea zabalik mantenduko dira.
3.-Abonuetan egokitzapenak:
a) Abonu osoa dutenei 26,35 €/hileko, kobratuko zaie.
b) Abonu arrunta dutenei, bainuetxera sartzeko aukera emango zaie, urriaren 20tik aurrera.
c) Bainuetxeko abonua zegoenean mantenduko da
Haur eta gazteei, murrizketak hauek aplikatuko zaizkie abonuetan.
a) Guraso bat abonatu dituztenek 0€ hileko ordainduko dute.
b)Guraso ez abonatu dituztenek, 6,59 €/hileko ordainduko dute
a)2 guraso abonatu dituztenek 0€ hileko ordainduko dute..
b)Guraso bat abonatu dituztenek 6,59€/hileko ordaiduko dute.
c)Guraso ez abonatu dituztenek 10,55€/hileko ordainduko dute.
4.- Urteko abonoa
a) Urteko abonu Osoa dutenei abendura arteko diru itzulketa proportzionala egingo zaie
b) Urteko abonu Arrunta dutenek, bainuetxera sartzeko aukera izango dute, urriak 20tik aurrera.
c) Urteko Bainuetxeko abonua zegoenean mantenduko da
5.-Bergarako abonatuei, hileko abonutik, baja emateko epea luzatuko zaie, urriaren 10eraino. Baja Agorrosineko harreran edo webgunean eman daiteke.
Barkatu eragozpenak