ImagenNoticia

16/05/2025 09:01

NIK PATRIKA DIGITALA

todos2

Txartel digitala erabilgarri

Bergara Kirolak bat egin du Nik Patrika Digitala aplikazioarekin, kiroldegietan sartzeko txartelak sakeleko telefonoan gordetzeko

Agorrosinen eta Labegaraietan sartzeko txartel digitala deskargatu dezakezue eta bestalde, instalazioetako erreserbak, abonu altak eta abarrekoak aplikazioaren bidez kudeatu dezakezue.

Bergarako Udalak bat egingo du Eusko Jaurlaritzaren NIK Patrika Digitala/Cartera Digital aplikazioarekin. Horri esker, abonatuek kiroldegietan sartzeko txartela sakeleko telefonoan eraman ahalko dute, euskal erakunde publikoek ematen dituzten bestelako txartelekin batera.
Agorrosingo abonatuek, euren txartela aplikazioan deskargatu nahi badute, BakQ identifikazio elektronikoko sistema eduki beharko dute. NIK Patrika Digitala aplikaziotik bertatik Bergara Kirola aplikaziora sartu ahalko dira, eta abonu altak, instalazioetako erreserbak, ikastaroetako altak eta abarrekoak kudeatu.
Aplikazio mugikorra Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatu du. Txartel-zorro horrek erabilgarritasun handia du erabiltzailearentzat, dokumentuak mugikorrean gordetzeko eta, beharrezkoa denean, in situ eta modu telematikoan aurkezteko aukera ematen baitio. Une honetan, NIK-ek Osakidetzaren OTI
osasun-txartela, Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko txartelak, Familia Ugariko Txartela, GazteTxartela eta zenbait udal-kiroldegitako erabiltzaileen txartelak hartzen ditu.
Edozein pertsonak euskarri elektronikoan gorde ditzake bere akreditazio-txartelak telefono mugikorraren barruan, NIK Patrika Digitala/Cartera Digital aplikazioaren bidez.  



Atzera







Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus