Maiatzaren 19tik- Ekainaren 8ra
Euskal herritarrak jarduera fisikoa sustatzea xede duen pausoen lehiaketa birtualean parte hartzera gonbidatuta daude.
Euskal Autonomia Erkidegoa, 2025eko apirila
Maiatzaren 19tik ekainaren 8ra bitartean ospatuko da Mugiment Pausu Erronka, EAEko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) duten 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala. Helburua argia da: herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko.
Erronka Wellk mugikorreko aplikazioaren bidez garatuko da, eta parte-hartzaile bakoitzak bere udalerriko orientazio zerbitzuarekin bat eginez parte hartuko du. Taldekako eta banakako sailkapenak egongo dira ikusgai denbora errealean, eta hainbat sari banatuko dira parte hartzaileen artean.
Izen-ematea apirilaren 10etik aurrera egongo da irekita.