ARGAZKIAK ONARTZEKO EPEA: Azken eguna: 2025eko maiatzaren 4
BERGARAKO XXXIII. KIROL ARGAZKIEN LEHIAKETA: OINARRIAK
PARTE-HARTZAILEAK: Estatuan bizi diren pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.
GAIA: Kirol jarduera.
Irudia oso-osorik egileak berak egina izan behar da. Ez da onartuko Adimen Artifizialaz sortutako obrarik ?ez zati batean, ez osorik?.Antolatzaileek eskubidea izango dute arau hauek betetzen ez dituen edozein irudi kanpoan uzteko, eta horretarako eskura dituzten baliabide guztiak erabili ahal izango dituzte, teknologikoak izan edo ez. Betekizun hauek ez badira betetzen, dagokion irudia deskalifikatu egingo da, hala badagokio, baita saritua izan ondoren ere.
Lehiaketa honek Argizaiola lehiaketan sailkatzeko balio du (AGZ46-04 babes zenbakia).
ARGAZKIAK ONARTZEKO EPEA: Azken eguna: 2025eko maiatzaren 4
1: Zuri-beltza 2: Kolorea
AURKEZPENA: Gehienez 4 obra modalitate bakoitzeko. Argazkiak posta elektronikoz bidaliko dira, modalitate bakoitzeko mezu bat, helbide honetara: arizondoae1@gmail.com. Mezuaren Gaiaren atalean, Zuri-beltza jarriko da 1. modalitaterako eta Kolorea, berriz, 2. modalitaterako.
Posta-mezu bakoitzean datu hauek adieraziko dira:
INSKRIPZIO-ESKUBIDEAK: 10 euro (aurkeztutako argazki-kopurua edozein izanda ere).
Ordainketa transferentzia bidez egingo da ARIZONDO Argazkizale Elkartearen kontu honetan: ES14 0081 4257 8500 0121 9928. Lehiaketan izena emanda gelditzeko banku-egiaztagiria behar da.
LEHIAKETAREN EPAIA: 2025eko maiatzaren 31
Epaimahaia antolatzaileek izendatuko dute eta emandako epaia apelaezina izango da.
ERAKUSKETA: Aurkeztutako lan batzuk aukeratu eta erakusgai jarriko dira Aroztegi erakusketa-aretoan 2025eko ekainaren 13tik 29ra.
Irudien jabetza egilearena izango da, baina Bergarako Udalak erabiltzeko eskubidea egikaritu ahal izango du, betiere irudiaren egilea izendatzen badu eta beti lehiaketaren sustapenarekin zerikusia duten ekitaldietan.
Erakusketako argazkien formatu fisikoa Bergarako Udalaren jabetzakoa izango da.
SARIAK: Sari berdinak daude modalitate bakoitzean. Lehen saria: 300 €.
Bigarren saria: 200 €. Hirugarren saria: 150 €.
Ondoen sailkatutako Bergarako emakumearentzako saria: 150 €.
Ondoen sailkatutako Bergarako parte-hartzailearentzako saria: 150 €.
SARI-BANAKETA: Ekainaren 13an, 19:30ean, Aroztegi erakusketa-aretoan. Bertan dauden sarituei garaikurrak eta Bergarako produktuak emango zaizkie. Bertaratzerik ez badute, nahitaez bideo bat aurkeztu beharko dute ez-bertaratze horren arrazoia ematen eta bere obra azaltzen.
Parte-hartzaile bakoitzak modalitate bakoitzeko sari bakar bat eskuratu ahal izango du.
Lehiaketa honetan parte hartzen duenak oinarriak oso-osorik onartzen ditu.
Oinarrietan aurreikusi ez den ezustekorik gertatuz gero, Elkarteak bideratuko du eta erabakia apelaezina izango da. Edozein argibidetarako: arizondoae1@gmail.com