imagen de la noticiatodos2 06/06/2023 11:12
GIPUZKOA ACTIVE PARKS
kirol-jarduera fisikoa aire zabalean egiteko aplikazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzutik Gipuzkoa Active Parks mugikorretarako eta tabletetarako aplikazioa jarri dute martxan, gure lurraldeko udalerrietan kirol-jarduera fisikoa aire zabalean eta modu autonomoan egiteko aukera ematen diguna.

 

 

Aplikazioak udalerri bakoitzean dauden kirol-parkeak identifikatzen ditu, erabiltzaile bakoitzaren mailara egokitutako errutinak eskaintzen ditu, jarduera-mailak ebaluatzen ditu podometroaren bidez, helburuak markatzen ditu eta aurrerapena kontrolatzen du egunero, astero, hilero eta urtero egindako urratsen eta errutinen bidez.

 

Esteka hauen bidez deskarga dezakezu aplikazioa:

 

Android

 

iOS



Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus