todos2 18/11/2022 11:12 | |
ENERGIA AURREZTEKO NEURRIAK | |
---|---|
AZAROAREN 14TIK AURRERA |
Azaroaren 14tik aurrera energia aurrezteko neurri berriak ezarriko dira Agorrosin kirol gunean
Hainbat faktorek eraginda azken urtean ikaragarrizko igoera izan dute gasaren eta argindarraren prezioek, jakina denez. Igoerak guztioi eragiten digu, baita Udalari ere. Udalaren kasuan Agorrosingo kirol gunea da kontsumo handien dituen instalazioa, eta egoera horren aurrean gasaren kontsumoak murrizteko neurriak hartuko dira, azaroaren 14tik aurrera.
Hurrengoak izango dira erreferentziazko tenperaturak:
Kostuen igoera 2022. Urtean
argindarra |
115.937€ |
gasa |
91.258€ |
argindarra |
100.803€ |
gasa |
70.893€ |
argindarra |
243.099€ |
gasa |
291.605€ |
Kontsumoen analisia
Agorrosinen argindar kontsumoaren %20 hezetasun-kengailuena da; igeritoki eta aldagelen giroa mantentzeko, %18,9 barruko igeritokiaren depurazioa, %8,5 bainuetxea, eta beste %8,5 kanpoko igeritokia.
Gasari dagokionez %36,5 igeritokiko ura berotzen erabiltzen da, %18,9 dutxetarako, beste %18,9 igeritokiko giroa mantentzeko, %15,68 aldagelak girotzeko eta %10 bainuetxerako.
URTEA |
KONTSUMO ELEKTRIKOA KWh |
GAS KONTSUMOA KWh |
UR KONTSUMOA Metro kubikoak |
URTEKO ERABILTZAILE KOPURUA |
2009 |
1.178.310 |
2.579.236 |
31.360 |
253.120 |
2014 |
1.014.467 |
1.790.112 |
25.996 |
299.781 |
2019 |
887.499 |
1.825.334 |
24.535 |
288.786 |
2021* |
821.942 |
1.788.471 |
19.556 |
139.727 |
Taulan dauden datuak ikusirik nabaria da efizientzia hobetzeko egindako ahalegina eraginkorra izan dela. Agorrosinen efizientzia energetikoaren azterketa egin ondoren, depurazio bonba efizienteagoak jarri ziren, baita galdara gelako bonbak ere, eta LED argiteria jarri da. Bestalde, beroketa orduen eta bonbak pizteko ordutegiak ere, ahal den neurrian murriztu dira.
Azken urteetan kontsumo energetikak nahiko egonkortuta daude (COVIDa alde batera utziz gero), orain hartutako neurriekin kontsumoak gehiago jaistea da asmoa. Hartutako neurriek gasaren kontsumoa jaisteko balioko dute, eta elektrizitatearen kontsumoa jaisteko beste neurri batzuk aztertzen ari da Udala (bariadoreak jartzea depurazio bonben kontsumoa bajatzeko, panel fotovoltaikoak ipintzea elektrizitatearen portzentaia bat autokontsumozkoa izan dadin…).
Hobetzeko aukera badago oraindik. Udaletik urratsak emango dira energia berriztagarrien presentzia areagotzeko, makinaria efizienteagoa izateko… baina denok jarri behar dugu gure partetik, dutxetan behar den denbora baino gehiago ez egoten, argiak egoki erabiltzen…
Udalak hartuko dituen beste neurri batzuk
Gainerako eraikinetan hartutako neurriak batez ere berokuntza sistemen erabilera arrazionalizatzera bideratu dira. Argiztapenari dagokionean, erabileraren inguruko neurri puntualak hartuko dira, arlo honetan azken urteetan egindako inbertsioak direla eta, eraikin publikoetako argiztapen sistema gehienak kontsumo baxuko LED argiteriara egokituta baitaude dagoeneko.
Berokuntza sistemei dagokionean ondorengo neurriak hartu dira: