imagen de la noticiatodos2 11/05/2022 11:12
KIROL KANPUSA: ZOZKETAREN EMAITZA

Guraso agurgarriak:

Ohar honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu, Bergarako Udalak, izena emandako 305 haurrak 2022 KIROL KANPUSEAN onartzea erabaki duela.

Ikasle bakoitzari egokituko zaion taldea eta bakoitzaren elkargunea zein izango den, ekainaren erdialdean jakinaraziko dizuegu email bidez. Dena den, elkarguneak, Agorrosin Ekintza Guneko  edo Ipintza Institutuko inguruetan kokatuko ditugu.

Mezu horrekin batera, talde bakoitzaren  behin-behineko egutegia eta ekintza plana ere bidaliko dizuegu. Eguraldiaren arabera, aldaketaren bat egon daiteke.

 

Jarduera hasi aurretik, sinatzeko baimen orri batzuk bidaliko dizkiegu ekintzak behar bezala burutu ahal izateko.

 

Azkenik, eskertuko genizueke eskolakirola@bergara.eus helbidean jakinaraztea haurra egun batzuetan ez bada etorriko. Baita ere,  haurraren osasunaren inguruko informazio esanguratsuen berri ematea.

Adeitasunez,

Udal Kirol Zerbitzua



Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus