|  | todos2 04/05/2022 11:12 | 
| ADIN TXIKIKOAK BAINUETXEAN | |
|---|---|
| Datorren maiatzaren 7tik aurrera | 
ADIN TXIKIKOAK BAINUETXEAN:
Datorren maiatzaren 7tik aurrera, LARUNBAT ARRATSALDERO, Agorrosin Kirol Guneko BAINUETXEA, ADIN TXIKIKOEK ere, erabili ahal izango dute. Ekintza hau aurrera eraman ahal izateko, baldintza batzuk zehaztu ditugu:
| EGUNAK | Larunbat arratsaldetan | 16.00-19.30 | 
| SARBIDEA | Adin txikikoek aurretik txanda eskatuz | Harreran edo telefonoz. | 
| ORDAINKETA | Helduak | Bainuetxeko abonuarekin, abonu osoarekin edo eguneko sarrera ordainduta. Abonu arrunta dutenek hilabete horretarako abonu aldaketa eskatu dezakete (erroldatuek 5.13€ gehiago ordainduta eta ez erroldatuek 6.65 € gehiago ordainduta) | 
| Adin txikikoak (3-17 urte) | Abonu arruntarekin edo eguneko sarrera ordainduta. 0-2 urteko haurrek ez dute ordaindu beharrik. | |
| EDUKIERA | Helduek | Eremuaren edukieraren arabera | 
| 0-13 urtekoek | 4 haur txanda bakoitzeko | |
| 14-17 urtekoek | 4 gazte txanda bakoitzeko | |
| TXANDAK Bainuetxean egoteko denbora | 1. Txanda 
 | 16:00-17:45 | 
| 2. Txanda | 17:45-19.30 | 
| ADINAK | 
 | SARBIDEA | EREMUAK | 
| 0-2 urte | Haurtxoak | Heldu batekin | Ezingo dituzte saunak erabili | 
| 3-13 urte | Haurrak | Heldu batekin | Ezingo dituzte saunak erabili | 
| 14-17 urte | Gazteak | Euren kabuz | Eremu guztiak erabili ahal izango dituzte. | 
Bainuetxean honako eremuak daude erabilgarri:
Dutxak eta txorrotak: era askotako dutxak.
Ur-ontzia: Txapela erabiltzea beharrezkoa da eta baita uretako-pardela, behar duten haurrentzat. Uraren tenperatura 33º C.
Jacuzzia: burbuilak dituen ur-ontzia. Ez da gomendatzen hipotentsioa edo erlaxatzeko sendagairen bat hartzen dutenentzat.
Ur-oheak
Ur-ontziko txorrotak
Lasai lekua: Hamaketan etzanda egoteko eremua.
Saunak: 14 urtetik beherakoek ezingo dituzte saunak erabili. Saunak, gaizki erabiliz gero, arriskutsuak izan daitezke eta honako gaitzak dituztenak ezin dituzte erabili: hipertentsoak, bihotzeko, koagulazioko edo giltzurrunetako arazoak dituztenak.
OHARRA: mugikortasun mugatua dutenentzat ur-ontzira sarbidea egokitua dago .
BAINUETXEA ERLAXAZIO EREMUA IZANDA, BESTE ERABILTZAILEEKIKO ERRESPETUZ JOKATU BEHAR DA, HALA EGIN EZEAN, KANPORATUA IZAN DAITEKE ERABILTZAILEA.
 
				