
Asteartean, 2025eko apirilaren 8an.

Erabiltzaile agurgarria:
Igeritokiko teilatuaren lanak uste baino arinago joan dira eta ondorioz, bihar, apirilak 8, asteartea, igerilekuak zabalduko ditugu ohiko ordutegiarekin. Igeritokiko ikastaroak ere, bihar hasiko dira (Igeriketa Eskola barne).
Bestalde, itxita egon den epeari dagokionez, Udalak honako erabakiak hartu ditu:
- Martxoko abonu (hilekoak zein urtekoak), ikastaro eta erreserbei dagokien itzulketak egingo zaizkizue, itxierak eragina izandako egunen proportzioan. Diru itzulketa horiek hil bukaeran egingo ditugu.
-Apirileko kobrantzak hurrengo egunetan egingo ditugu. Itxierak eragina izan dituen zerbitzu horietan, kobroa era proportzionalean egingo dugu.
Adeitasunez,
Agorrosin Ekintza Gunea