ImagenNoticia

31/03/2025 12:01

ESKOLA KIROLA

todos2

Hileko txostena

Gipuzkoan egiten den eskola kirola nabarmen lotuta dago heziketarekin. Sarritan esaten dugu kirolak balio positiboak eskaintzen dituela eta bide egokia dela kirol alorrean hezteko Baina, zoritxarrez, hori ez da beti gertatzen. Egia da potentzial handia duela zentzu horretan, baina beharrezkoa da intentzioz egitea, transmititu nahi diren balioak zehaztuta eta arlo horretan modu egokian lan eginda. Horretarako, ikastetxeak dira esparru egokienak. Kontuan hartuta eskola kirola irakas-denboratik kanpo egin beharreko jarduera dela, Ikastetxeko Hezkuntza Planean sartu behar da, eta bat etorri behar du ikastetxeak dituen hezkuntza helburuekin. Gipuzkoan garrantzia handia ematen diogu helburu horri, balioak transmititzeko tresna egokia baita kirola. Gure ustez, solidaritatea, gizarteratzea, lankidetza eta gainerako balioak kirol emaitzaren gainetik egon behar dira beti. Ikastetxea ardatza izanik, Aldundiak, udalek, federazioek eta elkarteek zerikusia dute Aldundiak urtero onartzen duen programaren antolaketa eta garapen zereginetan. Gauzak egiteko modu hori dela eta, ikasleen parte hartzea gero eta handiagoa da. Gipuzkoako ikasleen % 80 inguruk eskola kirola egiteko lizentzia dauka. Nolanahi ere, garrantzi gehiena heziketa-alderdiari emateak ez du esan nahi frenoa jartzen zaionik aurrerantzean lehiaketetan parte hartuko duen ikasleari. Arro egon gaitezke Gipuzkoan dugun kirol federatu mailagatik, bai oinarrikoari bai goi mailakoari dagokionez. Eskola kiroleko gure ereduan hasitako kirolari eta taldeek onenen lehiaketetan parte hartzen dute. Bai, Gipuzkoan, eskola kirola hezkuntza da.

HEMEN JEITSI DEZAKEZU HILEKO BOLETINA: 2025ko MARTXOA

 



Atzera







Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus
Logo Bergara Logo Mugiment