![]() | todos2 04/05/2022 11:12 |
ADIN TXIKIKOAK BAINUETXEAN | |
---|---|
Datorren maiatzaren 7tik aurrera |
ADIN TXIKIKOAK BAINUETXEAN:
Datorren maiatzaren 7tik aurrera, LARUNBAT ARRATSALDERO, Agorrosin Kirol Guneko BAINUETXEA, ADIN TXIKIKOEK ere, erabili ahal izango dute. Ekintza hau aurrera eraman ahal izateko, baldintza batzuk zehaztu ditugu:
EGUNAK |
Larunbat arratsaldetan |
16.00-19.30 |
SARBIDEA |
Adin txikikoek aurretik txanda eskatuz |
Harreran edo telefonoz. |
ORDAINKETA |
Helduak |
Bainuetxeko abonuarekin, abonu osoarekin edo eguneko sarrera ordainduta. Abonu arrunta dutenek hilabete horretarako abonu aldaketa eskatu dezakete (erroldatuek 5.13€ gehiago ordainduta eta ez erroldatuek 6.65 € gehiago ordainduta) |
Adin txikikoak (3-17 urte) |
Abonu arruntarekin edo eguneko sarrera ordainduta. 0-2 urteko haurrek ez dute ordaindu beharrik. |
|
EDUKIERA |
Helduek |
Eremuaren edukieraren arabera |
0-13 urtekoek |
4 haur txanda bakoitzeko |
|
14-17 urtekoek |
4 gazte txanda bakoitzeko |
|
TXANDAK Bainuetxean egoteko denbora |
1. Txanda
|
16:00-17:45 |
2. Txanda |
17:45-19.30 |
ADINAK |
|
SARBIDEA |
EREMUAK |
0-2 urte |
Haurtxoak |
Heldu batekin |
Ezingo dituzte saunak erabili |
3-13 urte |
Haurrak |
Heldu batekin |
Ezingo dituzte saunak erabili |
14-17 urte |
Gazteak |
Euren kabuz |
Eremu guztiak erabili ahal izango dituzte. |
Bainuetxean honako eremuak daude erabilgarri:
Dutxak eta txorrotak: era askotako dutxak.
Ur-ontzia: Txapela erabiltzea beharrezkoa da eta baita uretako-pardela, behar duten haurrentzat. Uraren tenperatura 33º C.
Jacuzzia: burbuilak dituen ur-ontzia. Ez da gomendatzen hipotentsioa edo erlaxatzeko sendagairen bat hartzen dutenentzat.
Ur-oheak
Ur-ontziko txorrotak
Lasai lekua: Hamaketan etzanda egoteko eremua.
Saunak: 14 urtetik beherakoek ezingo dituzte saunak erabili. Saunak, gaizki erabiliz gero, arriskutsuak izan daitezke eta honako gaitzak dituztenak ezin dituzte erabili: hipertentsoak, bihotzeko, koagulazioko edo giltzurrunetako arazoak dituztenak.
OHARRA: mugikortasun mugatua dutenentzat ur-ontzira sarbidea egokitua dago .
BAINUETXEA ERLAXAZIO EREMUA IZANDA, BESTE ERABILTZAILEEKIKO ERRESPETUZ JOKATU BEHAR DA, HALA EGIN EZEAN, KANPORATUA IZAN DAITEKE ERABILTZAILEA.