imagen de la noticiatodos2 16/12/2021 11:12
Bilera: Udalak Covid Ziurtagiri Digitalaren erabilera
Kirol eta kultura eragileekin bilera egingo du

Kirol eta kultura eragileekin bilera egingo du Udalak Covid Ziurtagiri Digitalaren erabileraz hitz egiteko

 

Bihar, ostirala, abenduak 17, 19:00etan, pleno aretoan bilera egingo du Bergarako Udalak herriko kirol eta kultura eragileekin.

Eusko Jaurlaritzak abenduaren 14ko datarekin onartu duen 47/2021 Dekretuak jasotzen duena betetzeko neurriak hartu ditu Bergarako Udalak. Horren bidez xedatzen da establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagoetara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna.

Abenduaren 15ean sartu da indarrean neurria. Bergarako Udalaren eraikinetan ekitaldiak antolatzen dituzten eragileekin egingo den bileran aztertuko dute nola egin horren kudeaketa.  



Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus