imagen de la noticiatodos2 15/12/2021 11:12
COVID ZIURTAGIRI DIGITALA
Bergarako Udal eraikinetan

Eusko Jaurlaritzak abenduaren 14ko datarekin onartu duen 47/2021 Dekretuak jasotzen duena betetzeko neurriak hartu ditu Bergarako Udalak. Horren bidez xedatzen da establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagoetara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna.

Gaur, abenduak 15, hasita aplikatuko da neurria Agorrosinen eta Seminarixoan, eskuko irakurgailuekin zainduko dute harreretako langileek. Ondoren tresnak jarriko dira leku horietan, zein dekretuak ezartzen dituen ezaugarriak betetzen dituzten udalaren eskumeneko gainerako eraikinetan.

Labegaraieta kiroldegian eta Agorrosin kirol eremuan, ohiko erabilerarako, paseko bidean jarriko da QR irakurgailua. Partidak jokatzen direnean, kirolariak tornuetatik sartuko dira. Ikusleen kudeaketa antolatzaileen ardura izango da.

Gainerako kultur zein kirol eraikinetako ohiko jardueretarako ez da beharrezkoa izango. Ekitaldiak antolatzen direnean aurretik aipatutako neurriak aplikatuko dira.

Atzera

Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus