imagen de la noticiatodos2 16/07/2021 11:12
2021-2022 IGERIKETA IKASTAROA
IKASLE BERRIEK UZTAILAREN 27tik AURRERA EMAN AHAL IZANGO DUTE IZENA

 

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Bergarako Udalari garrantzitsua iruditu zaio Bergarako haurrek igerian ikastea.

Hori dela eta, ikaslea igeriketa ikastaroan izena emanda bazegoen 2019-2020 edo 2020 ikasturtean, plaza bermatuta izango du igeriketa maila guztietara iritsi arte, ikasleak baja eskatzen duenean izan ezik.


Azken bi ikasturteak desberdinak izan direla kontuan hartuta, 2019-2020 ikasturtean parte hartu zuten ikasleei eman diegu lehentasuna.

Ikastaro honetako taldeak sortzeko, bakoitzak gaur egun duen igeriketa maila ezagutu behar dugu. Horretarako, azken bi urteetan udalak eta eskolek egindako ikastaroetako ikasleen mailak eguneratu dira.


Uztailaren 16a udako igeriketako txandaren azken eguna denez, astelehenean, hilak 19, Agorrosin Ekintza Gunea 2019-2020ko igeriketako ikasleen gurasoekin harremanetan jarriko da, mezu elektroniko baten bidez beren semearen edo alabaren maila zein den jakinarazteko eta egokitu zaien taldearen berri emateko.

2019-2020 ikasturteko ikasleek esleitutako plaza berretsi ondoren, uztailaren 27an, asteartea, 2021-2022 igeriketa eskolaren zozketan izena emateko epea zabalduko da ikasle berrientzat.



KLIKATU HEMEN 2021-2022 igeriketa eskolaren zozketan sartzeko



Hauek dira ikasleak izena eman dezakeen ordutegiak eta egunak.
 


 

OHARRAK:

DORDOKA eta AMUARRAINeko astelehen eta asteazkeneko 17: 45etako ikastaroak beteta daude; beraz, ikastaro horretan izena ematen duten ikasleek zuzenean emango dute itxaron-zerrendan izena.

Lehenengo igeriketa maila ZAPABURU da.

Ikaslea dordoka mailan egoteko, igerian bizkarrez egiten jakin behar du, bestela zapaburu mailan apuntatuko zaio.

Igeriketa-maila ezagutzen ez duten ikasleentzat maila-proba bat egingo da irailaren 3an. Hitzordua hartzeko, Agorrosinen agertu edo 943 777 095 telefono zenbakira deitu.

Izen-emate kopurua kontuan hartuta, ikastaro berriak atera ahal izango dira. Ikastaro berri horietarako, itxaron-zerrendetako pertsonek izango dute lehentasuna, eta zozketaren arabera deituko zaie.

 



Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus