imagen de la noticiatodos2 27/01/2021 11:12
IGERIKETA ESKOLA
Tutoreentzat oharra

Mezu honen bitartez, 2021eko igeri eskolaren funtzionamendua azaldu nahi dugu. Lehenik eta behin, jakin ezazue jardueraren antolamendua zeharo baldintzatuta eta mugatuta dagoela Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekretuengatik.

Ikastaroa antolatzeko honako irizpideak bete behar ditugu:

-Aldagelak % 30eko edukiera izatea.

-Aldageletan pertsona bakarra izatea dutxatzen.

-Taldeak gehienez 6 ikaslekoak izatea.

-Kirola norberak bere herrian egin dezakeenez eta behar-beharrezko lehengai gisa legeak kontsideratzen ez duenez, ezin da beste herri batera joan kirola egitera.

 

Horiek kontuan izanda, honakoak dira ikastaroaren zehaztapenak:

-Aldageletara ikasleak monitore-arduradunarekin sartuko dira, gurasoak instalazioaren kanpoaldean itxaron beharko dute; beraz, ezingo dira eraikinera sartu.

-Monitore-arduradun bat egongo da haurrak sartu eta ateratzeko. Haurrak utzi eta batzeko lekua, sarrera izango da (eskailerak dauden eremuan).

-Ikaslea autonomoa izan beharko da aldageletan; jantzi eta erantzi bakarrik egin behar duelako.

-Ez da dutxarik izango, igerilekuan dagoen dutxa erabiliko da kloroa kentzeko.

-Dekretuak ezarritako neurriak bete ahal izateko, zoritxarrez, ezin ditugu urrian izandako eskaera guztiei osotasunean erantzun. Hori dela eta, erabaki dugu aurreko ikasturtean parte hartutako ikasleei lehentasuna ematea, jarraipena izan dezaten. Gainera, dauden plazak jarduera fisiko antolatu gutxien dutenei eskaintzea lehenetsiko dugu, hau da, HH5, LH1 eta LH2ko ikasleei, eskola kirola egiteko aukera gutxien dutelako.

-Ordutegiak:

Astelehen-asteazken

Astearte-ostegun

Ostiral-larunbat

17.00etatik 18.00etara

17.00etatik 18.00etara

17:00etatik 18.00etara/9.00etatik 10.00etara

18.00etatik 19.00etara

18.00etatik 19.00etara

18:00etatik 19.00etara/10.00etatik 11.00etara

 

 

19:00etatik 20.00etara/11.00etatik 12.00etara

 

Ostegunean hasiko gara telefonoz deitzen zein taldetan izena eman nahi duzuen jakiteko, erantzuna unean bertan eman behar duzue. Toki guztiak betetakoan, deitu ez zaituztegunei mezua bidaliko zaizue itxaron zerrendan zaudetela esateko eta, Eusko Jaurlaritzak arau berriak eta malguagoak indarrean jarritakoan, deituko zaituztegu ikastaroan parte hartzeko.



Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus