imagen de la noticiatodos2 20/01/2021 11:12
JARDUERA BERRIAK OTSAILETIK AURRERA!
Etor zaitez probatzera doan gure eskaintza berria!

 

 

 

Otsailean, jarduera berrien eskaintza antolatu dugu eta jarduerak ezagutzeko doako sustapen saioak egingo ditugu.

EKINTZAK

HIPOPRESIBOAK: Arnasketa- eta postura-ariketen bidez, sabel barruko presioa gutxitzea lortzen da eta pelbis-zorua sendotzea eta jarrera-berreziketa lortzen da.

XFIT: Intentsitate ertain-altuan egindako hainbat ariketa funtzionaletan oinarritutako indar-entrenamendua eta egokitzapena da; horretarako, hainbat kirol-diziplinatako ariketak erabiltzen dira, hala nola gimnasia, halterofilia eta lasterketa.

TRX: Nylonezko zinta erresistente baten bidez, zintzilika eginiko ariketak egiten dira, norberaren gorputzaren pisua aprobetxatzen da gorputz-gihar guztiak lantzeko.

AKUAFIT: Igerileku handian taula gainean eginiko tonifikazio-ariketen bidez, pertsonaren egoera fisikoa hobetzea lortzen da.

PADEL: padel ikastaroa. Otsailean hasi eta maiatza arte. Heldu eta adin txikikoentzat. Eskaeraren adin eta mailen arabera, sortuko dira taldeak.

 

 

 

 

 



Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus