imagen de la noticiatodos2 13/01/2021 11:12
UDAL KIROL ZERBITZUA: NEURRI BERRIAK
01/2021 Dekretua eta arauen inguruan

Agorrosin Ekintza Gunea eta arauak

Agorrosin Ekintza Gunea eremu SEGURUA da. Horrela egiaztatu dute Ertzaintza eta Osasun Sailak, egin dituzten ikuskapenetan. Hala ere, azken boladan, somatu dugu erabiltzaile batzuk ez dituztela behar den bezala betetzen COVIDaren aurkako neurriak.

Honako arau-hausteak somatu ditugu:

ARAU-HAUSTEAK

ONDORIOA

Motxilak eta arropak takiletan ez uztea

Indartu dugun garbiketa zerbitzuak ezin du eremua desinfektatu.

Eremua/makinak erabili aurretik eta ondoren ez desinfektatzea

Eremua kutsatuta gelditzen da.

Txanda-ordutegia ez errespetatzea

Positibo den erabiltzaile batekin gertuko kontaktua izatea eta Osasun Sailari pasatutako zerrendan erabiltzaile denak ez agertzea.

Beste erabiltzaile baten erreserbarekin etortzea

Ez legoke erabiltzaile horren erregistrorik eta, berau positiboa izango balitz, ez genuke inoiz jakingo.

OHARRA: arau hauste horiek, Agorrosin Ekintza Guneko segurtasuna mehatxatzen dute. Beraz, eraikina zabalik eta seguru mantentzea nahi badugu, DENON ERANTZUKIZUNA da arauak zorrotz betetzea.

 

1/2021 Dekretua

2021eko urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren arabera, Bergarako udal herrian COVID positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa denez, hurrengo aldaketak ezarriko dira:

NEURRIAK

ONDORIOA

Kirol instalaziotan, %50eko gehieneko edukiera baimenduko da.

Igerileku handian, aldi berean, kale bakoitzeko, bi erreserba.

Beste kirol-eremuen gehiengo edukieraren igoera (%40tik %50era).

Kirol instalazioetan, kirola taldeka egin ahal izango da.

Padel pista, gaurtik aurrera erabilgarri. Ikasturteko erreserbak mantentzen dira.

Udaleko pilotalekuko erreserbak, astelehenetik aurrera martxan.

Gehienez, 6 pertsona aldi berean eremu bakoitzeko.

 

Jarduerak

Norbaitek Agorrosin Ekintza Gunean eskaintzen diren jardueretan izena emateko zalantzarik badu, jakin ezazu, jarduera batzuk STREAMING (online) bidez jasotzeko aukera dagoela. Informazio gehiago behar baduzu, deitu 943 777 095 zenbakira edo gerturatu arreta zerbitzura.

 



Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus