imagen de la noticiatodos2 12/12/2020 11:12
UDAL KIROL ZERBITZUA: NEURRI BERRIAK
2020ko abenduaren 11ko 40/2020 dekretuaren ondorioz. Lehendakaritza.

 

Honen bidez jakinarazten dizugu Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu duela 44/2020 Dekretua, SARS-CoV-2rako prebentzio-neurri espezifikoen aldaketekin. Dekretu hori kontuan hartuta, Kirol Zerbitzuak honako neurri hauek hartu ditu:

Aldagelak:

+Alde hezea (igerilekua): aldageletan dutxa erabili daiteke. Dutxa pertsona bakarrak erabili dezake aldiko.

+Alde lehorra: aldagelak zabalduko dira eta dutxak erabili daitezke, baina aldiko pertsona batek.

Lehor eremura joan behar baduzu eta aldagelak erabili behar ez badituzu, padeleko kantxa zeharkatuz helduko zara bertara.

Bakarrik ezinbestekoa denean erabili aldagelak eta dutxak, kutsatzeko aukerak aldageletan handiagoak baitira. Bestalde, gogorarazten dizuegu irteera orduak errespetatzea ezinbestekoa dela

Aldageletan musukoa erabiltzea DERRIGORREZKOA DA dutxan izan ezik.

Kontutan izan gehieneko aforoak ezin direla gainditu.Musukoa:

+Musukoa dutxan eta inpaktu handiko kirola egiten gaudenean bakarrik ken dezakegu, bestela, beti jarrita izan behar dugu. Kentzen dugunean, poltsatxo batean sartu.

Segurtasun distantzia:

+1,5 m-tako distantzia mantentzen da.

Materiala:

+Kirol Jarduera egiterakoan, materialik erabiltzen baduzu, erabili aurretik eta ondoren garbitu.

Toalla:

+Bizikletak alokatu edo fitnes aretora joanez gero, toalla eramatea ezinbestekoa da.

Itxiera ordua:

+ Astean zehar 20:55ean itxiko da, orain bezala.

Alokairuak:

+ Padela bakarrik erreserbatu daiteke, baldin eta jokalari guztiak bizikideak badira; orain arte bezala.

 

 

 



Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus