imagen de la noticiatodos2 20/11/2020 11:12
KOZ: Kirol Orientazio Zerbitzua
Asteazkenero 8.00etatik 12.30ak arte.

ZERBITUZAREN IZENA: GELDITZEKE

Zer da?

Herritar guztientzat DOAN ematen den Kirol Orientabide Zerbitzua (KOZ) da, jarduera fisikoaren inguruko aholkua eta orientazioa emanda, bizitza-estilo aktibo eta osasungarria bultzatzeko helburuarekin.

Horretarako, Jarduera Fisikoan eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua den aditu batek baliabide eta aukera desberdinei buruzko informazioa eta orientabideak emango ditu, pertsona bakoitzaren egoera fisikoa, beharrak, baliabideak eta lehentasunak kontuan hartuta.

Zerbitzu honek Aldundiak eta Jaurlaritzak elkarlanean sortutako Mugiment programan dauka jatorria, eta poliki-poliki geroz eta udalerri gehiagotan finkatzen ari den zerbitzua da. Nahiz eta badiren urte batzuk Bergaran mota honetako zerbitzua ematen dela, oraingo honetan eredu berri hau jarraitzea erabaki da orain artekoa aberastu eta hobetzeko asmoarekin.

Nola funtzionatzen du?

Herritarrak txanda eskaera egin behar du Agorrosingo Kirol Gunean, telefonoz edo emaila bidalita. Ondoren, Kirol Zerbitzutik deituko zaio txanda ordua emateko.

Txanda eguna: asteazkenetan, goizeko 8:00etatik 12:30era.

Txanda hartzeko telefonoa: 943777095

Txanda hartzeko helbidea: agorrosin@bergara.eus

 

Orientazio zerbitzuak bideoa



Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus