imagen de la noticiatodos2 02/11/2020 11:12
ABONATUENTZAT OHAR GARRANTZITSUA

Udalak, Larrialdi Mahaian, Eusko Jaurlaritzako azken dekretua eta kutsatze egoera kontuan harturik, honako erabakiak hartu dituela, Kirol Zerbitzuari dagokionez:

Aldagelak:

+Alde hezea (igerilekua): aldagela bezala bakarrik erabili daiteke, ezin da aldagelan dutxatu; igerilekuko dutxetan kloroa kendu ahalko duzu.

+Alde lehorra: aldagelak zabalik daude, baina ez erabiltzea gomendatzen da; ezinbestekoa denean bakarrik erabili.

Musukoa:

+Musukoa dutxan eta kirola egiten gaudenean bakarrik ken dezakegu. Eremu komunetan, hala nola, aldagelatik kirol eremura goazenean, maskara jarrita izan behar dugu eta kirola egin aurretik poltsatxo batean sartu.

Segurtasun distantzia:

+Itxaroten edo kirola egiten ari garenean, beti zaindu 1,5 m-ko distantzia dagoela beste erabiltzaileekiko. Instalazioa horretara egokituta dago, orain herritarren txanda da hori betetzea.

Materiala:

+Kirol Jarduera egiterakoan, materialik erabiltzen baduzu, erabili aurretik eta ondoren garbitu.

Toalla:

+Bizikletak alokatu edo fitnes aretora joanez gero, toalla eramatea ezinbestekoa da.



Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus