imagen de la noticiatodos2 02/11/2020 11:12
TALDE PRESENTZIAL JARDUEREN HASIERA
Asteartean, azaroaren 3an.

Udalak, gaur egindako Larrialdi Mahaian, erabaki du urrian ematen ari ziren ikastaroak, berriz ere, martxan jartzea. Hori dela eta, bihar, azaroaren 3an, asteartean, jarduerak hasiko dira.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken dekretuan, ikastaroei dagokienez, moldaketa batzuk ezarri ditu kutsapen hedapena murrizteko. Honakoak dira moldaketak:

Taldeak: azpitaldeak egin behar dira. Azpi-taldea gehienez 6 kidetakoa eta iraunkorra izango da. Horretarako, ikasgelako lurrean dauden puntu berdeak, hiru multzotan banatu ditugu. Monitoreek, lehen egunean, neurri berri hauek azalduko dizuete.

Aldagelak:

    - Eremu lehorra:erabilgarri egon arren, ezinbestekoa denean bakarrik erabili ahalko dira. Dutxatu behar bazara, denbora laburrekoa izan dadila.

    - Eremu hezea: dutxa zerbitzurik ez da egongo aldageletan. Kloroa kendu ahal izateko, igerilekuko eremuko dutxak erabili ditzakezu.

Bestetik, azaroan hasteko aurreikusita zeuden ikastaroak, bertan behera geldituko dira abisu berririk izan arte.



Atzera



Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus