imagen de la noticiatodos2 25/09/2018 11:12
KIROL KALERA
Irailaren 22an

Pasa den asteburuan, Mugikortasun asteko "Autorik gabeko eguna"-rekin bat eginez, kirolgune bilakatu zen Bergarako erdigunea. Bertan, herriko kirol elkarteek euren jarduera herritarrei bertatik bertara erakusteko eta probatzeko aukera eman zieten.

Kirola kalera ekimenean honako kirol elkarteek hartu zuten parte: Lokatza, Hanka Labanka, Bergara KE saskibaloi eta eskuloi sailak, Xake taldea, Kirol egokitua, Beti Busti, Burdinola, Ariznoa eta Shotokan karate taldea.

Oro har, parte hartze handia eta giro ezinhobea izan zen.

 

Atzera

Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus