imagen de la noticiatodos2 20/06/2020 11:12
KIROL TXANDAK HARTZEKO WEBGUNEA MARTXAN
EKAINAREN 20tik aurrera posible izango da kirol zerbitzuko webgunetik kirol txandak hartzea. Agorrosin Ekintza Guneak datorren EKAINAREN 22an irekiko ditu bere ateak neurri berriekin

 

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Agorrosingo erabiltzaileei Covid19aren erruz instalazioa itxita mantendu behar izan dugunean izandako jarreragatik.

Egun gutxi barru instalazioak irekiko ditugu eta, ezinbestez, orain artekoarekin alderatuta erabilera baldintzak ezberdinak izango dira; horregatik erabiltzaile guztiei pazientzia eskatu nahi diegu. Ahalegin handia egiten ari gara osasun baldintzak kontuan hartuta herritarroi ahalik eta zerbitzu onena emateko. Hala ere, jakin badakizue gaur aurkeztuko ditugun erabilera baldintzak Covid19 krisiaren garapenaren arabera alda daitezkeela.

Jende pilaketak ekiditeko eta funtzionamendua hobetzeko asmoz, txandak hartzea gomendatzen da eta ordutegiak betetzea eskatzen da, gehienbat txanda amaierako ordua. Txandak hartu ahal izango dira webgunearen bitartez, telefonoz edo Agorrosinen bertan.

Horrez gain, goi erakundeetatik ezarritako higiene eta segurtasun arauak betetzea ezinbestekoa da, eta bertako langileek esandakoa betetzea irmo zainduko da, betearazteko neurriak hartuko direlarik.

Abonatuek izango dute lehentasuna. Hala ere, abonatua ez denak ere txanda hartu ahal izango du edo instalaziora sartu egunean bertan, tokirik baldin badago.

Ez da esku-dirurik onartuko; ordainketa txartelarekin edota mugikorrarekin egin beharko da.

Mugiment kirol txartela ez da indarrean egongo.

ZERBITZUAK NOIZ ETA NOLA IREKIKO DITUGUN:

Ekainaren 15etik 19ra, harrera zerbitzua irekiko dugu 09:00etatik 19:00ak arte. Ekainaren 22tik aurrera barruko igeritokia, kanpoko igeritokia, fitness gela, areto txirrindularitza gela eta padela irekiko ditugu.

Udako igerilekuaren 2020ko denboraldia ekainaren 22tik irailaren 13ra bitartean izango da.

Taberna zabalik egongo da.

KANPOKO IGERITOKIA (jolasik gabe): egunero egongo da zabalik 10:00etatik 20:00etara (14:30etik 15:30era itxi egingo da garbiketa egiteko). Kanpoko igeritokiko aforoa: 525 lagunekoa da.

Erabili ahal izango diren instalazioak: berdegunea eta Ipintza futbol zelaiko eremu bat solarium gisa, kanpoko igerilekua, barruko igerileku txikia, barruko igerileku handiko 5 kale eta kanpoko komunak erabili ahalko dira.

Berdegunearen aforoa mugatua dagoenez, markatutako tokietan soilik egon ahal izango dira erabiltzaileak.

Legeak txirrista eta umeen txorrotak itxita edukitzera derrigortzen du.

Eskainiko diren txandak: goizekoa (10:00-14:30)

                                   arratsaldekoa (15:30-20:00).

Eguraldi txarra eginez gero, nahi duenak berdeguneko plaza erreserbatu dezake/ sarrera erosi/ eta barruko igeritoki handiko 5 kale eta igerileku txikia izango ditu erabilgarri.

Hamakak eraman ahal izango dira, baina ez da bertan gordetzeko aukerarik egongo.

Kanpoko igeritokiko erabiltzaileek ez dute aldagelarik izango.

BARRUKO IGERITOKIA: Astean zehar hamar kale erreserbatu ahal izango dira honako ordu tarteetan: 06:30-10;30 eta 14:30-15:30, eta 19:30-21:30. Gainontzeko orduetan 5 kale bakarrik erreserbatu ahal izango dira.

Igerileku txikian: berdegunea itxita dagoenean, 3 pertsonek egin dezakete erreserba.

Erabiliko diren instalazioak: igerilekua eta bertan dauden dutxak, aldagelak (dutxa gabe).

Eskainiko diren txandak: ordubetekoak izango dira.

GIMNASIOA: Gimnasioko muskulazio makinak eta kardio-makinak erabiltzeko aukera izango da. Koltxonetak eta eskuzko materialak (mankuernak) kendu egingo dira, eta ondoko giharketa gela itxita egongo da.

20 lagunek hartu ahal izango dute txanda franja bakoitzean; ordu eta erdikoak. Gimnasio, spining gela eta padel.

Eskainiko diren txandak: 90 minutukoak izango dira.

Erabiltzaileak derrigorrez toalla eraman beharko du; eta erabilitako makina erabili aurretik eta ondoren garbitu beharko du.

Udalak makinak garbitzeko desinfektatzailea eta papera jarriko ditu.

Lehorreko aktibitate honek aldagela eta dutxa erabiltzeko aukera izango du.

ARETO TXIRRINDULARITZA GELA: Bizikletak erreserbatzeko aukera izango da.

20 lagunek hartu ahal izango dute txanda franja bakoitzean. Txandak ordu eta erdikoak izango dira.

Erabiltzaileak derrigorrez toalla eraman beharko du. Eta erabilitako makina erabili aurretik eta ondoren garbitu beharko du.

Udalak makinak garbitzeko desinfektatzailea, papera eta fregona jarriko ditu.

Lehorreko aktibitate honek aldagela eta dutxa erabiltzeko aukera izango du.

PADEL PISTA: 4 lagunek hartu ahal izango dute txanda franja bakoitzean. Ordu eta erdiko txandak izango ditu.

Lehorreko aktibitate honek aldagela eta dutxa erabiltzeko aukera izango du.

Abonatuek eta eguneko erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute.

IKASTAROAK: Padel, yoga, pilathes, bodybalanze eta areto txirrindularitzako klaseak emango dira uztailean.

Izen-ematea zabalduko da ekainaren 15ean eta itxiko da 23an.

Plazen zozketa ekainaren 25ean izango da.

Libre dauden plazak 26tik aurrera hartu ahal izango dira.

Ikastaroak: uztailaren 1etik 28ra emango dira.

AFOROA ETA TXANDAK:

Legeak kirol guneetako aforoak %60ra murriztu ditu. Ondorioz, erabiltzailea kirola egitera etor daiteke eta lekurik ez izatea. Hori ekiditeko txandak hartzea proposatzen dugu.

Txandak hartzeko hiru bide izango dira: on-line, harreran eskatuta eta telefonoz (azken hau abonatuek bakarrik egin dezakete; eguneko erabiltzaileek ez dute aukera hori).

Abonatuek 7 egun lehenago har dezakete txanda eta eguneko erabiltzaileek egunean bertan. Erreserbatutako txanda hori pasa arte ezingo dute beste txandarik hartu zerbitzu berdinean.

Txandak lau eremutan banatu dira: berdegunea, igerilekuko kalea, gimnasioa eta spinning bizikletak. Erabiltzaile bakoitzak gehienez eremu bakoitzetik txanda bat hartu dezake egunero, hau da, gehienez egunero lau txanda.

Txanda ordubetekoa bada, erabiltzaileak ordubete izango du kiroldegi barruan jarduteko. Ordua pasatu ondoren, instalazio kanpoaldean egon beharko da; hau da, txandaren amaierako orduan erabiltzailea instalazioa kanpoaldean egon beharko da.

KIROLDEGIKO ABONUA

Uda garairako abonu bakarra izango dugu, ABONU ARRUNTA.

Hileko abonuaren prezioak uztaila eta abuztuan %20ko murrizketa izango du.

2020ko martxoan altan zeuden abonatuek ekainean doan izango dute abonua (uztailean baja eman nahi izanez gero, ekainaren 30era arte izango dute epea- epe berezia).

Bainuetxeko abonua suspensoan gelditzen da; ez da eremu hori zabalik egongo.

Erabiltzaile berriek (martxoan altan ez zeudenak) ekainean alta eman nahi badute, hilabete osoa ordaindu beharko dute.

Altan emateko bi modu daude: -harrerara bertaratu eta, momentuan, inprimakiak betez

                                                  -on-line eginda (webguneko argibideak ondoren).

ERABILTZAILEEN SARRERA/IRTEERA AGORROSINEN

Hatz marka kendu eta txartela emango zaie abonatu guztiei. Beraz, txartela ez duen abonatuak lehenengo egunean, harreran, eskatu egin beharko du.

SARRERA: - igeriketa egitera datozenak SPA-KO TORNOTIK.

                    - berdegunera doazenak SARRERAKO BI TORNOETATIK

                    - gimnasio, ikastaro eta spinning bizikletak erabiliko dituztenek GIMNASIORA JOATEKO ATETIK, IRAKURGAILUA JARRIKO DA I

RTEERA: - igeriketa egitera datozenak SPA-KO TORNOTIK.

                 - berdegunera doazen erabiltzaileak sarrera bidetik eta txandak amaitzerakoan IPINTZARA EMATEN DUEN ATE HANDITIK

                 - gimnasio, ikastaro eta spinning bizikletak erabiliko dituztenek GIMNASIORA JOATEKO ATETIK.

INSTALAZIOAREN GARBIKETA ETA DESINFEKZIOA

Egun osoan zehar garbitzaileak lanean izango dira Agorrosinen, garbiketa eta desinfekzio lanak egiten.

EKIPAMENDU OSAGARRIAK

HIDROGELA ateak zabaldu edo kirol makinak ukitzen diren tokietan jarriko da:

- Sarrera.

- Gimnasioko ate handian.

- Gimnasioan.

- Aldageletako ateetan.

- Spinning gelan.

- Yoga gelan.

DESINFEKTATZEKO LIKIDOA + PAPERA + ZAKARRONTZIA:

- Gimnasioan.

- Spinning gelan (+FREGONA).

 

ERABILTZAILE MOTAK:

Bi erabiltzaile mota izango dira:

- ABONATUA

-EGUNEKO ERABILTZAILEA

ABONATUA: Erabiltzaileak abonatu izateko bi aukera ditu: Agorrosinera bertaratu edo on-line bidez abonatu. Lehentasuna izango dute.

Abonatuak instalazioa erabili ahal izateko txandak hartzea gomendatzen dugu, horretarako 7 egun lehenago erreserba egin ahal izango du.

Abonatuentzako zerbitzuak doan izango dira; padel erreserba eta ikastaroak izan ezik; horiek ordaindu egin beharko ditu, baina abonatu prezioan.

Abonutik baja emateko bi bide izango ditu: Agorrosinera bertaratuta edo on-line eginez. Baja emateko epeak honakoak dira: ekainean baja emateko, ekainaren 30 era arte izango da aukera; eta uztailean baja eman nahi izanez gero, ohikoa den bezala, 25a baino lehen. Bestela, ulertuko da abonatu izaten jarraitu nahi duela.

EGUNEKO ERABILTZAILEA: erabiltzaile honek egunean bertan erreserbatu ahal izango du nahi duen txanda.

Horretarako, bi bide izango ditu: on-line edo Agorrosinera bertaratuta.

Helduen prezioa: helduen prezioa 6,75€ da eta horrek aukera ematen dio igerileku, spa eta gimnasioa erabiltzeko egun batean. Gaur egun, eremu baterako erreserba bakarrik egin ahal izango du. Prezioa 6,75 euro izango da eta gaztetxoen 3,65 euro.

ON-LINE ZERBITZUA:

PROZEDURA:

1.-On-line zerbitzua erabiltzeko, erabiltzailea kirol zerbitzuko webgunean sartu behar da: www.bergarakirola.eus

2.- Lehenik eta behin, erabiltzailea erregistratu egin behar da aplikazioan.

3.- Hori egin ostean, aplikazioak gakoa emango dio erreserbak + ikastaro zein abonuetan altak eta bajak egiteko.

4.- Webguneko goiko partean honako botoiak egongo dira, erabiltzaileari guztia errazteko: ´Aplikazioa alta eman´, ´Erreserbak´ ´Ikastaroan alta´, ´Kuotan alta/baja´.

Bertan klikatu eta erabiltzaileak NAN zenbakia + programak emandako gakoa sartu beharko du; eta ondoren, eskatutako zerbitzua erreserbatu, alta edo baja eman dezake.

Erreserbak txandei mugatuta izango dira. Erabiltzaileak egun eta txanda zehatza eskatu beharko du.

Gimnasio eta berdegunearen kasuan, jakin ahal izango dute zenbat pertsonek erreserbatu duten eta zenbat leku libre dauden. Beste erreserba guztietan (igerilekuko kaleetan pertsona bakarra egon daitekeenez, libre badago hartu daiteke eta bestela gorriz agertuko da).

 

Atzera

Agorrosin Ekintza Gunea
Boni Laskurain, 21
20570 Bergara
+34 943 777 095
Email: agorrosin@bergara.eus